Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

LITZATEKE

 

Nire gelako batek beti litzateke esaten du.

Andereñoak galdera bat egiten dionean,

Play Stationarekin jolasten garenean,

patioan futbol partida jokatu bitartean

litzateke esaten du. «Egokiago litzateke

Oierri pase luzeak ematea» edo

«hori profesionaletan jokoz kanpo litzateke».

Behin batean klasean asperturik geundela

litzateke guztiak kontatu genizkion,

egun bakarrean 48 bider esan zuen litzateke.

Izan ere berak beti du aitzakiaren bat

litzateke santu hori esateko.

Hasieran grazia egiten zigun

baina orain badakigu

bere burua nabarmentzeko esaten duela

litzateke zorioneko hori.

 

 

 

© cc-by-sa Beņat Sarasola

 


www.susa-literatura.eus