Kapital publikoa
Kapital publikoa
2014, poesia
104 orrialde
978-84-92468-64-5
azala: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

HAIZEAREN PARTEA

 

landare hostogalkor garela

ari naiz frogatzen

gogoa askorik behartu gabe

onartzen dudala haizearen partea:

orbela adarrak abaildutako etxeak...

 

preso ari dira eramaten

saldoka doaz gatibu nire lagunak

ezagunak ezezagunak

eta ziegetatik arin itzultzen direnei

festa xumeak eskaintzen

dizkio gertuko jendeak

 

esaten digute ereindako

gorrotoa ari garela biltzen

eta hasi besterik ez dela egin uztaroa

baina bizitzen segitzeko

ez da hainbeste behar

eta inor daramatenean

Madril aldera begira jartzen naiz

haizearen peskizan

oroimen ederren biltegian

 

gauzen berezko logikari

amore emanda egin dut

lagun gabetze hau

garai berrietara jartzeak dakartzan

ordaindu beharreko bahia dela

—akastasun lizundu hori—

eta saiheska begiratzen diet

auzotarrei batzuetan

iragan-min aurreratu batez

asmatu guran bezala

hurrena nor gal litekeen

askatasunaren bidean