Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Merkantziazko furgoiak

 

Mesprezatzen dut norantza

lanbroak iruzur egin die iparrorratzei

baina ekarridazue argia furgoietan

makinista boxatuak dabiltzanean

ekarridazue argia kutxa bertikaletan

ez daitezela merkantzia bagoiak

egunak bezain hutsik abia lau zeruz seinalatu

burdinazko zubietarantz

ez ditzatela trenbideko marraza zorroztuetan

ezpainak odoltzeraino labandu

hausnar dezatela irribarretik zaurira dagoen

nahigabeko urratsaz

berunezko telefonoen zama imajinarioaz

abiatzeko gero emakume erdibituen geltokirantz

kearen beldurrez surat ihes