Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Norbaitek inoiz

 

Baldin norbaitek inoiz teilatu itsusi batzu

marraztuko balitu leihoaz bestalde

mareak behera egingo balu iratzargailuaren orratzetan

kedarretan baino ezin imajinaturik nire ostatua

egunsentiaren helizeak

itsuen begietan baino biziko ez balira

bizitzaren esku anorexiara kateatzen gaituen

ohitura

baldin zure ahotsak inoiz erdietsiko balu

gramofono pare bateko pisu atomikoa

erlojuen ibaiertz baztertuak oroituko banitu

hiriko orratzak denbora guztia karreatzeko

eskorga geldiak balira

edo josteko behebarruak itsuak

elkar entzun gabe musukatuko balira

kedarretan baino ezin imajinaturik nire ostatua

baldin norbaitek inoiz teilatu itsusi batzu

marraztuko balitu leihoaz honantz