Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Kearen mintzoa

 

Hitzik gabe nahi nuke mintzatu kerik gabe

teilatuetako tuberkulosia besarkatuz

nahi nuke ohe gainean botatako gabardina bat izan

beira biribilduei lotu lepoa edo whiskyari

eta lurpearen solariumera kondenatua ez banengo legez

ezpainak maitatzeko neurekoi izateko besterik erabili ez

Begira itzan leihoetan zapaztutako zebra pasabideak

hau ez dun kuxidadea

begira itzan hedagietan zintzilikatu alkandora

gorpudunak horrelakoak ditun hiri guztiak

zubiak zeharkatzeko direla ahaztua dinate arkitektoek

mila eta seirehun antzara disekatzen dizkinate egunero

haien odola moldiztegietara saltzeko

eta gu denok armiarma garen arren poesia ez dun

hiri guztia biltzen duen

amarauna

amaraun horretatik ihesi doan kea baino

inoiz ez dun besarkatuko baina birikak

okituko dizkin

inoiz ez dun bereganatuko baína begiak

behi malkotan desitxuratuko dizkin

ez iezaion fideltasun doirik eskatu baina hago ziur

hirekin etzunen dun zerraldoan

ez iezaion furgoi gehiegi arrastatzerik eskatu

ikatzaren ordez darabilzkien bihotz belunak

errekin eskasegia ditun hain basamortu izanda ere

 

Sinets iezadan hiri guztiak ditun hau bezalakoak

nik ere ezagutzen dinat berlineko kreuzberg auzoa

eta han ere a ze kuxidadea esaten dinate ama guztiek

dastatuak dizkinat urruti zaharreko arkabuzak eta hedeak

eta han ere ikara metrailaz ereindako gordelekua dun

Laster batere behelainorik gabe geratuko gara

kaioletan daramatelako gauero tabako fabriketara

randebu oro ispiluetan gauzatzen ditun hiri honetan

keak sostengatzen dizkin gure begiak

ez dakigu zer den hiriaren haigun aldean erretzen ari dena

dena erretzen ote den ere ez

Sinets iezadan ez dun ogi labeetakoa kedar hura

hiri guztietan bezala hiri honetan

gu denok legez goizegi hiltzen dun eguzkia eta

mila eta seirehun antzara akatzen dizkinate egunsentiero

haien odola poema liburuetan sartzeko