Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Kezko igitaiak

 

Nola

behatz orbainduaren

ildo zuzen seinalatuan barrena

atzazalak kiribiltzen diren

hala kiribiltzen dira nire garun lehortuan

suz goritutako igitaiak

amodioaren igitaia

bizitza edo heriotzaren igitaia

zer otearen igitaia

igitai gehiegi bihotz barrunbeetan

dauzkagun kilkerrak erailtzeko

errazegia baita negar egitea

negarra aurrez irekitako ildoetan barrena doanean

sufrimendua azaleko aitzakia bihurturik

itxurazkoa gure dolua

malkoak benetakoak direnean

kezko urjauziak sortzen diren moduan

sortuz zingira uherrak

hanka laburregiak dituen

krokodiloaren pausoetara