Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Lau pareten artetiko portreta

 

Hormaz bestaldeko zuhaitzak ebaki dituzte

gure pairamena handiagoa izan dadin

gorritu dira polboraren masailak

Orain kaio bihurtzen diren sarrailak bakarrik

ikus ditzakegu orratzez zulatuak orobatean

eta kaioek hegapeetan dakartzaten giltza hautsiak

Zure bekainak Zure begiak

 

Hormaz bestaldeko telefono zutabeak ebaki dituzte

ijitoek arropak non zabaldurik izan ez dezaten

gure deusezentzutea handiagoa izan dadin

Hogeitazortzi izen dituzten mitxeletek

lehen hojalatazko zubietan bezala orain

gure bederatzi milimetrotako ogi papurretan

tustatzen dute falta zaien burdina

hilerokoak kendu dien zilarra konpentsatzeko

 

Hormaz bestalde azarotuz darrai urriak

hiruterdietako urkabean geldirik orratzak

nola geldirik hilerokoa duten mitxeleten ganibetak

biktima odolustuen berunezko gibeletan

 

Eskusoinu lurperatu bat topatu dute patioan

ezpain tolesdurak hautseztatuak zeuzkan

eta atxikirik zituen jabearen eskuak