Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Zorrak

 

Zer zor nori

pagatzeko astirik eza

garun lehortuetan kezka geza

gartzelan izan denak esan lezake

gorrotoa besterik ez diet ezer zor

esan lezake askatasuna berekin batera

jaio zela uste duenak

ez dago jainkorik kate gabekorik

jainkoak larruzko sandaliak dauzkala

ez bageneki bezala

esan lezake pesimistak bere sendotasunetik

maitatu ez nituenei zor niena zor diot neure buruari

esan lezake sagar izateko ametsak dituen gereziak

nik ere nahi nuke zizare bat

esan lezake larunbat eguzkitsuetan

aterki fabriketako zarata entzuten duenak

lana da garapenaren sustraia edo

norenak dira itsas bazterreko bihotz-sabai hautsiak

gezurrak hanka motza du baina makulu ugari

gaitza aulkiekin estropozorik

egiten ez duen lapurra da denbora

badoa eta gu harekin

edota auskalo

egiak ez ditu bi bide

baina bidezidorrak anitz

ez dago jainkorik kalte gabekorik

esan ere

ezer esan nahi ez duten

hainbeste gauza esan daitezke

Eta hitzak ez dira kea baino

halere badira zerbait

kearen haginetan usteltzen baita ilargia