Kea behelainopean bezala
Kea behelainopean bezala
1994, poesia
80 orrialde
84-86766-53-2
azala: J.M.W. Turner
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
 

 

Jaioberriaren begiak

 

Nik ere maite ditut jaioberrien begiak

baina hil beharra dago

elurrak bakartiago egin dituen abenidak

diruditen jaioberrien begietan

ezina da kea gatibatzen duten kaiolekin akordatzea

maitasunari heldu nahi diogu baina

ezpainetako igitaietan beti aiher bera kulunkatzen da

dastatu beharra dago pinudietako erretxina

zuhaiztiak alferrik galduko ez badira

zure hileroko arrazionamendu txartelean dauden

malko tantak alferrik galduko ez badira

busti beharra dago ezein herioren ibaiadarretan

zintzilikatzen diren gereziekin

azaroan hiltzea arazo izan daitekeen arren

busti beharra dago ezein herioren ibaiadarretan

ez pentsa nik ere maite ditut jaioberrien begiak

baina lastima litzateke kanposantuetako tranbia horiak

desagertzea edo masusten isiltasun tantaka horiek

zuri ere kontatuko dizute noski mitxeleten gezurra

bizitzaren sedaxorroan bizi garela

eta sedaxorro hori puskatzean mitxeleta mataza

sortzen dela zomorro ilunetik

bai ez dakizu zenbat maite ditudan jaioberrien begiak

kale elurrez gaztetuak batere maxakan ildorik gabekoak

begi hain basamortu hain ohantze huts

baina hil beharra dago mitxeleta izan nahi duten

zomorroen ametsak beteko badira

gure aginpide kadukatuaz elikatuko dira horrela

eritetxeko pasilutik ikusten diren

pinudi demokratikoak