Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

I

 

ilargi urdinduak gauez itzalean

orlegitan hazten du hegoak diona,

eta nik nahi nuke izarren kalean

ahurrean tinkatu gure zoriona...

 

ilargia beltzean ez dago bakarrik

etsituen gogoak berotzen lurrean,

begitik ez dator tristura zakarrik

mila esku badira deika elurrean...

 

denbora edan dugu kaikua beteka:

esperantza badoa urturik zainean

behatzen puntaraino eztiki eleka,

 

ilargiaren hatsa urdina sor bedi

bebil lasaitasuna lainoen gainean

zorionaren kanta lora dadin beti...

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus