Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

I

 

ikasten ari garen ikasle suharrak

hemen gabiltza berriro

zigarroak errez eta solas ederrez

nazioaren elita formatuko dugunak

lasaiki mintzatzen...

maixuak berak izugarri onak ditugu,

asko dakite

diploma handiak dauzkate.

gogo segurtatuz

beren jakitatea

partekatzen digute...

 

unibertsitateko patioan hemen!

 

ez dago lohirik

ez dago errautsik

ez dago zikinik

ez dago iraultzarik

ez dago trasturik

 

unibertsitateko patioan hemen...

 

suerte gaitzaren umeak garela

sinets arazi nahi digute,

nazio ospetsuaren historiagile

zuzenenak garela erranez.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus