Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

XII

 

1969eko uztailaren hogeiean benetan

etxeko atarrian jarririk nengoela

ilargiak jo ninduen.

geroztik

amets dagit

cap canaveraletik edo baikonouretik

airatuko dela

astre urdineraino eramango nauen zirta.

planeta batetik bestera nabil:

zilo beltzetan nere gorputza desegiten dela

molekulak foton xoil bihurtzen zaizkit.

naizen izate hutsak antimateriaren legeak

ezagutzen ditu

mugarik ez dut

hitzek erran nahirik ez dute.

bizikietaz noalarik

izpiritu hats bilakatzerainoko abiaduran

herri honetako mistikorik bitxiena naiz.

amodio honetako mistikorik bitxiena naiz.

amodio desintegratuak bilatzen ditut

energi atomikoak abandonatu lurretan.

marco polo beniziarraren alaba bastarta

bihurtu nintzen

ilargiak jo ninduelarik

1969eko uztailaren hogeiean benetan...

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus