Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

IV

 

beltza da gana

beltza bakardadearen ezpazioa

urratsa beltza dutenen atzetik

nabil.

 

beltzean urtzen ditut ametsak.

 

beltza da gaua

beltza ate hetsiaren krisketa

beltza herri maitatuaren

hatsa.

 

beltzean urtzen ditut ametsak.

 

beltza da hatsa

beltza goiza eta arratsa

beltza arrosa eta mahatsa

beltza kafearen karatsa:

nabil.

 

beltzean urtzen ditut ametsak.

 

beltza da gaua

bihotzaren ortzaiza hain beltza

negarraren irria ere beltza

itsasoa beltza izango denean

joanen naiz.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus