II
zuek
nere etsipen hitsaren komedia
zinezkoa bezain elkorra
ederki onhartu zenuten
amaia lasaren hitz nahastuak
trakets moduan
irakurtu nizkizuen
herri urrats bezpera hartan:
total:
biak oheratu zinezten
(oihu eta hasperen)
ni ere bai
baina bakarrik!
© Itxaro Borda