Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

IX

 

hari etetrikoaren gainean dagoen

ainara beldurtia bezala

nazkaz hanturik

edozein lurralde beroetara

airatzeko

prest nago...

 

ohorearen tenplo segurretan

munduko judas guziak

arkaitzetan hautsi txoriz hazten dira

irabazteak

behin dakarren atsegin zizkolatsua gozatuz...

 

baiena bat izan nahi nuke

            urean igerika ibiltzeko eta nere haragi minberaz

            afariak antolatzeko proiektuak dituzten marinel

            atrebituen txalupa urgulutsuak buztan ukaldiz uzkaltzeko.

baina gauez hari eietrikoaren gainean amesten ditudan bizitza

            multipleetan, angustian amesten naiz elefante gris,

            edo anakonda borrobil, edo izar madarikatu, ez dakit

            zerbait, galaxiaren mugan dagoen asteroide galdu

            amesten naiz

barneko urruntasunak zehazten dituen baobab erraldoi.

 

kanpoko hurbiltasunak markatzen dituen heriotz ttiki.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus