Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

I

 

hilhotzen karrasiak josirik ahoan

nola aurkituko dun hire sokorria?

maiteko haut Milia ez hadila joan

hator edan dezagun ardan gorria...

 

baratz aberatsetan ebatsi sagarrak

gordeko ditinagu bide bazterretan.

ahantz otoi Milia sarraski zaharrak

eta suaren kantak bide hats erretan.

 

belar bustiek egin maitasun ohantzan

etzanen gaitun gero bi biak bihotza

gauero zazpi itzal ikusteko dantzan.

 

non dago harria? non dago lur hotza?

eresi hark ziona jartzeko zalantzan

maiteko haut Milia ez hadila lotsa...

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus