Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

III

 

Zetaz kargatu kameluen urrats hurriak segitzen nituen

lurrean ehortzi ilusioen zergatietan

gero eta barnago gorde nahian:

                            ulertzen ez nuen hizkuntza arrotzean

                            pentsatzen hasi nintzen.

Zelai orlegietan gauero merkantariek suak pizten zituzten.

Haien solas legunek lasaitzen ninduten loak hartu arte...

                            Zoriontsu nintzen azkenean

                            zetaz kargatu kameluen karabanak

hegoaren mugaraino segitzen nituelarik...

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus