Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

I

 

ez naiz gogoratzen noiz edo nola

            —aspaldi dirudi—

Leitzan esnatu nintzen batez oh

txorien abestiak entzun nituen.

 

logelako harrien artetik

lanbroa izerditan nere bihotzean

sartu zen

bakea zekarkidala murmurikatuz...

 

Leitzan esnatu nintzen hartan

            —herenegun naski—

lanbroaren musu eztiak

ematen zidan

lasaitasuna jastatzen

                            ikasi nuen...

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus