Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

VIII

 

bermeo bermeo

edo

izaro

itsasoari so

berme oh!

 

santa eufemiaren malda gazian

ozeanotik ixurtzen diren

bermeoko karriketan barna

galaxia osoa maita dezaket.

 

manuasko pinudi erreetan behera

matxitxakoraino

lerratzen dira

nere sentimenduen zango bihurriak.

 

bakioko festetan edan txakoliaz

eta

kubalibrez zoraturik mundakan

            o ilargiaren gorritasuna!

gaztelugatxen nago eremu mugikorren

ur ttanttak

zuhurki kondatzen...

 

bermeo bermeo

            edo

            itsasoari so...

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus