XI
bat batean loreak
this land is my land
from california to new york island.
1979eko uda beroan
transpacific railwaysko
tren beltz historikoak
denveretik friscoera ninderamalarik
uthe leinuko indioen eremu gorrietan
iragana gogotik ehortzi nuen ehortzi.
uranio meategiak naturita colorado
ostatuetan
bi lur ikararen artean
bruce springsteenen born to run
entzun zitekeen
dean moriarty lotan zegoen
okey
bloody son of bitch!
ginsberg, ferlinghetti, corso
burroughs, kerouac, andersen
on the road bierra merkeak edaten
indiatik ekarri ganja erretzen
eta estasis orduan
jazz clubeko mahain zikinduetan
jainkoa aipatzen duten poemak idazten:
o thu god of america!
bat batean loreak
this land is my land:
john fitzgerald kennedy aireportuan
beldurtzen ninduen geroari pentsatuz
negar egin nuen
from santagrazi to izaro island!
bat batean loreak
dean moriartyren orroimenez...
© Itxaro Borda