Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

II

 

Smarkandako bazilika bizantinoaren maldan, Orientetik etorri

        amets saltzaleek, tamuleraz, biltzen zituzten ibiltari

        indiferenteak. Raavi Shankarrek flautaz zoratzen zituen orduan,

        Calcuttako karriketan idi sakratuek maltsotu suge xotilak.

Pekinen aldiz, eguzkiak Kublai khan handiaren ordena

        idurikatu behar zuen bazterrak, etxeak, arbolak, loreak,

        haurrak eta emazteak berotzen hasteko...

Benareseko eskaler sakratuetan, Gange ibai lasaiari begira,

        Michaux eta Duras, eta Ginsberg ikusi zituzten inglesen

        Indietako inperioko detektibe abilek.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus