Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

II

 

hitz ederren sasi hutsak

erretzen diren iratzetan

gerrilero kiretsa naiz...

harma enkre beltzez

kargatzen dut

            eta denak tiroz

            zikintzen ditut.

 

euskokraten zakur hitsak

zaunkaz dabilzkit ondotik

(aspalditik ez dute jan)

gorderik ibili beharko dut

            egun batez

            beren damuzko

            hilkutxetarik

            altxatzen badira

            garbituko naute!

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus