Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

VII

 

frustrazioaren eta kulplabilitatearen alabak gara

udazken lehorretako lehen lanbroak

ez dizkigu

maitasun beharraren desir astunak

laztanduko.

bihotz kraskatuetako haragi puska hormatuak

ezaren geltoki desolatuetan

ez ditugu nehoiz

beso artean

tinkatuko.

hor dago muga:

nola joan urrunago?

azken jujamenduaren orduan

zor guziak ordainduko ditugu

larru sukratuak espainez milikatu nahiak

eta

sufrantzaren ate ilunak bortxatzeko gutiziak

zor guziak ordainduko ditugu

frustrazioaren eta kulpabilitatearen alabak garenok!

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus