Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

I

 

Afrika nere larruaren beltza errebendikatzen dut

azoteek udalatu hildoetarik

ixurtzen diren hitz eta negarren ilunaz janzten naiz.

 

Nil ibaiaren iturrietako uretan amets iheskorren

kristalezko materia edan

nuen eta Kalahari mortuan zehar noa hatsaren eske.

 

krokodil bat daukat bihotzaren ordez...

 

harrien azar higatuek haserrearen abesti lasaiak

kantatzen dituzte beti

Tibestiko suge xotilen buruko likidoak berotzeko.

 

elur zuri eternalak gordetzen duen arima minberena

Kilimandjaro kaskoan dago

gizakumeei esperantzazko keinuak bakarti igortzen.

 

krokodil bat daukat bihotzaren ordez...

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus