Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Eta esnatzean

Betaurrekoak imini eta

Zitara jo

Zure begien forma irudikatuz

Arrain hegalariak

Inguruka dituztela

Ez zaitez basoetara itzuli

Kurriloek nire ohean

Habiratu dute

Eta ikasi ditut dagoeneko

Neguko lore ororen izenak

Zure urratsak entzunen ditut

Gereziondoaren ondoan hona zatozela

Eta aterantz noa

Iztarrak olatutik aldegin bage

Polen berdea leihoaren aitzi entzunez

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus