Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Oraindik daramat eskumuturrari loturik

Iazko sanjuanetan oparitu zenidan

Isidore Ducasse Luxe Quartz erloju hura

Zure lorea bezain beharrezko izan bait dezaket

Atea zabaltzean, li—

Moiurezko egun moteletan.

Ez dut hitzik izkribatu

Ezagutzen nauzu, c'est trop topique

Menbrilo liketsuen lanbroari begira

Entzun dut zure Iztarrarteko horbel hotsa,

Marrubien olatua.

Eta arratsaren errautsa atearen hutsean.

Bai, berandutzen ari zait.

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus