Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Eztiz betetzen dira arrabitak

Isiltasunen karroza iragaitean

Zenbat ipurtargi arrats hartan

Eta tristea dela hain gau ederrak

Urtean behin izatea esan nizun

Gauak botilak eseki zizkigun

Bere arrametan eta opil gozoak

Arrabita lorez bete zen geroago

Brioletez, gladioloz, amiñililiz

Inoiz ez du zure adats zeatuak

Hain zeru usainik izan sekulan

Zoriontsuak izan ziren lagunak

Mizpirak zitzaizkien hasi loreei

Guri planeta perfektoak bezala

Egunsentiak elkarri besarkaturik

Arkitu gintuen arte irrifartsu

Orain bai, huts ezazu arrabita

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus