Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

—Itsuak direa? —esan zuen Callaghanek.

Munduak dituzte begietan.

(D. Thomas)

 

Ezinezko ziutateetan izan zen

landareak ikusi zituen hordien mintzoan

eta Pliseskaia epelak sentitu gauaren luzeroan

grisak ziren hondartzak

arras grisak ume hilez zorrozturiko arrezifeak

inora ez zihoazen marinelek

beren arbasoen fetoak zituzten kausi

primaderaren estraineko uretan

erruki izan zituen tranbien arimak porturako bidean

eta ostatuen bakardadean

lilitzen ziren lore herabeak

paretei erantsiriko itzalak entzun zituen

eta parkeetako laban ilargitsuak

hamargarren minutuan gelditu zen egunsentia

biguna zen lurraren esnea

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus