Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Anitz dira bakardadearen gelak

baina goiz jaiki behar du Munch-ek

kalatxoriak bezain goiz Zorrozaurren

eta bezperaz hasitako gutuna du amaitzen

oihuek hiltzen dituzte usoak parkean

beha tristeziaren lorratzari

haren larruzko boten gibelean

esku dardartiak azken esperantza berotzen

eguna argitu da kanaletan

eta anitz dira hartuko dituen karrikak

koadro batez hil nahiko luke bere burua

tranbiak negarraren haritik doazela

beha haren begien hondoari

ikatza garraiatzen dute gabarrek

su desberdinak diruditen marra malguak

atzeragotik datozenak

eta uren egunerokotasuna egiaztatu

                duelarik

etxerako bidea du hartzen

esku dardartiak azken esperantza berotzen

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus