Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Deborak norbait hil du

lur honetako azken baratzan

hostoetan nabari daiteke,

tantak dituzte hegaletan

mihi leunak eta

maitasun hondoratuak

soma dakizkioke begien baretasunean

bideak

hautsez, haize zaurituz harrotuak

kafe zaharrak, paraje

ezezagunak begi argiak bait ditu Deborak

— Deborak esan dut? barka,

Denborak, Denborak esan nahi dut—

urriko itsasoak bezalako begiak

hotz aiztoratua laztantzen

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus