Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

M.S.ri

 

Betazal hotz tiranikoak zirriborratu nizkian,

Dantzari zingaroak ikusi nahiez hil ziren

Hegazti zoliak, ezpata ahaztuak belazeetan,

Itsasorik bageko zerua, han, trobadorearengan.

Ziega tipia zirriborratu nian. Piamonteko baso

Doratuak gogoan, hain doiak usapalez garai hartan.

Norbaitek Mark Twainen izena aipatu zian ezkututik

Hirea eta ezpatena gero latsaren lausetan irristaka

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus