Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

1. erraza dun era honetako gauzak imajinatzea sofritzea galdetu itzala galdu duen gizontxoari zergatik zaude hain soil hain hits ehundaka kolorez jantziriko laminetan pleiadeei basoei okapiei begira berreskura ezina denean

 

2. edozein amets dun egokia edozein ohantzetan gorantza begira hatzala ezkutuan gogoratzen haiz ez dute uzten maitatzen gauean ez zirkus romaren muxupean einarek markaturiko bidea dario zure sexuari poema mediebala usoak

 

3. konda iezadan piraten ipui bat non biok maitasunean

 

4. atea jo ziaten eta francis huen zabaldu zuena my darling bai gainera erori zitzaion bueltaka mila buelta emanez suzko zaldi behor itsuak bailiren ilea baso bat eta iztarrak eta zuria eguzkiaren muga gorraila ipurmasaila eta arnasa estua itotzen ozeanoak desertuak zartatuz ezpainak eta hegazti beltzak maite haut maite haut eta hatz abentureroak orinokoan barrena kenian barrena tigreen azken zotinak entzunez adituz orinokoa tam tam ta

 

5. boskarrena jonatan swiftena zaila da barkatzea gull

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus