Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Gure neguen jabe

noiz date iparra?

—j.l. Davant—

Ostatuko paisaia, 1916

 

Zein ulergaitz den izpilu hau

Agure hordia da falta ostatu zokoan

Kanta zaharrez, belauntziz beteriko godaleta

Berriak ez dautza lo marbrezko mahaietan

Berririk ez bait dago, gutun horailak baizik

Ontsa naiz

Eta izpiluz josten ilunabarra

Jeanek negar du egiten Aldudetan

Noraezean hegaztiak leihoaren mugetan

Ez du ihizeak atariko bekana estaltzen

Ez larrazkenak arrabitaren jolasa

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus