Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Muxuka nazak Paul Celan

muxuka itzak denboraren krisantemoak,

Lauaxetaren alua, Lizardirena.

Eta utz ezak azken bat

gure arnoaren behazunean.

Ez haugu aspaldian izan.

Azkenengoz baga baten sehazkan

        oroitzen haut,

miraila eskuetan.

Eta ez huen hausterrik begietan.

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus