Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

                          Y en la noche, tu hermana

                          me diste la mano

                                            (L.M. Panero)

 

Gela huts bat ezagutzen dut

urmaelaren beste bazterrean

Zatoz nirekin

—eta bere eskua urki baten azala da—

arrain gorriak iratzar baino lehen

markak dituzte

bidea erakusten duten harriek:

bi sirpe auzka

keramika zuriko zelaian

hartzak kurriloa irensten du

Bavariako bakardadean

denboraren garaipenaz mintzo zara

ahizpen baitan idoratako iceberg hondarrez

baina ulergaitzak dira zure hitzak

izan ere horrenbeste ur dago

hain da idorra zure ahoa, eremua

urki hostoz betea hegoaldean

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus