Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Zure adatsaren kolorea du bideak

Urdina

Orein eriaren gisa noa

Aintzira zilarreztatuak

Edota lautada amaikaitzak irudikatuz

Eta lurra ez dabil nirekin

Giacometti izutua naiz

Kaleek sare zuria ehuntzen dutelarik

Urruntasunean

Eunukoak dakuskit zure leihopean

Egunsentian

Muinoei darien argitasunen zain

Eta euriak oskolak dakartza

Errinozeroaren garaian dande —dira

Zure lehenbiziko hitzak

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus