Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Yannis-i

 

Hator, urreztatua.

Esaidak anitz direnentz Plakaren besoetan

lokartzen direnak zerutik egozten dituzten arratsetan.

Esaidak anitz diren Pretoriako urkatuez

oroitzen direnak limoiondoen pean.

Anitz diren zeruak dituzten etxeak mahastien muinoan.

Ez, urreztatua. Ezeidak gehiagorik atera.

Zain dituk etxean, hain duk berandu.

Ez zekitek hemen naizena, hire ondoan, tximeleta

handi hauei hitzegiten, ilargia irlen gaineti.

Ozeanoa.

Fenixak iragaiten entzun, izarren joanetorria

egunen sabaian. Olatuen lurruna.

Baina ez gaitiztek tsámikorako esnatuko, ikusiko duk,

eta amodioen, harri zaharren gaindi iragango dituk,

saldoka.

Ozeano gehiago. Untzi galduak gauean.

Ez, urreztatua. Berandu duk.

Fenixak, ilargia irlen gaineti.

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus