Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Iruiteko Patxiri.

Anuntxiri.

 

        Apiril heldu baten adarretan eseri zen, oinutsik eta hegoalderantz begira, tiobiboetatik ihes eginiko zaldiak ikus bait zitezkeen lainorik bageko egunetan muino urreztatuen bestaldean. Drake deituriko kapitain batek Portobellotik bidali izan zizkion gutunak eta Pablo apoarmatu zaharra hartu eta antzarrei ikasiriko bideari lotu zitzaion, oskarbia eta belar busti berriaren usaina lagun. Zaldi tipien hizkuntza ikasi omen zuen urteen, mendeen poderioz, Lisboa eta Istanbul ezagutu izan zituen gizon tipi baten besoartean lokartu zen arte, maitatuz. Nanuak apirilondoaren hosto artean bizi direla deskubritu zuten gau hartan. Moxalen drote herabea entzutea iruditu zitzaien urruntasunean, belar beiraztatua zapalduz. Handik denboraldi batera, lantzurdak

jandako gereziz kutsatu zen Pabloren bihotza.

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus