Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Zazpigarren aldia da

Zure sabel malgura natorrena

Begi laranjadun narraztiak ikustera

Eta belazeetan oroitu naiz zutaz

Landare iharren artean paseatzen

Ez omen zaude baina

Iazko aintziran

Eta zinema ilun baten sartu naiz

Ez bait nuen autobusik artean

        —filmeko neskuts ilegorria

        krokodil artean bizi zen,

        eta edelweissak hazten

        zitzaizkion arratsero

        ditipuntetan, marrubi usainez

Gero zure zain izan naiz geltokian

Bidaia ajentzia bateko argazkiei begira

Baina ez zara itzuli

Eta aspaldian ez dudala irten

Gogoratu dut, urdinez

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus