Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Apoarmatuen ohe ertzetan

egun galduak, arrebak ditut hiltzen

gatzez eta lorez zoragarriak

egun galduek arrebak hiltzen dituzte

arrebek loreetan naute irristarazten

oheak, barka, ertzak galtzen ditudaneino

egun galduek apoarmatuak hiltzen dituzte

apoarmatuak zoragarriak dira

egun galduak gatzezkoak dira

arrebak loreak dira

 

 

© Iñigo Aranbarri

 


www.susa-literatura.eus