Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

URAZALA

 

Gu guztion barrea

apurtutako adar batetik eskegita dagoen zapia da,

kutxa astun baten barruan arrastaka ekarria.

Nola pagoaren lehen kimuak erretzen dituen izotzaldiak,

hala itzaliko dira gure besoak elkarren bueltan.

Zoriontsuak izan garen susmoa geratuko zaigu,

egiaztatu bako berri harrigarri baten gisan.

Zorte apur batekin gure etsenpluak

milaka etsenplu oker gehiago irekiko ditu.