Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

NAHIKOA ZAILA DA BESTELA ERE

 

Laminen bila Zeberioko errekan gora goldea pasa zutenean

aldiro aldatuz zihoan sineste baten ostetik ari ziren moduan,

bizidun guztiak lotsatzeko bezain indartsu

gogoratzen dut nik ere, gorputz bat, bidaia bat, edo

zuhaitzik gabeko basoetan ezkutatu ezinik dabilen

uzta itxurako beste edozein maitasun.

Zuzenean uretara ematen duen atetik datorren

alabastrozko ama birjina zikina da, izan ere, memoria.

Apur bat edanda banago, merezita edo merezi gabe

memoriaren aginduetara egon direnak datozkit burura,

piramidea eraikitzen ari zirela zoratu zirenak.

Memoria, esadazu

ni ere langile horietako bat izan nintzen;

kontaidazu

        tristearen tristeaz

                jasanezina gertatuko zaidan zerbait.