Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

AGERPENA

 

Eskuan sagar batekin etorri zitzaidan.

Irudikatu nuen sagar batekin heltzen

batailak suntsitutako hiri batera.

Ilargia, izarrak jan ahala, argitasuna galtzen ari zen.

Dena zen mendekua irabazleen buruetan.

Orduan geldiarazi zuen gerra, sagar batekin eskuan,

goizari, bere aurrean belauniko, ahotik eztia zeriola.

Esan nion ederra zela hondamendia,

eskuan sagar batekin etorri zenean.

Esan nion aske zela ni birrintzeko,

zati bakoitza ernaltzeko, Nafarroako

printzeak irten zitezen haietatik,

etorri zitzaidanean sagar batekin eskuan.