Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

NEURRIAK ETA IZENAK

 

Armairu bat eraman nahi zuten

gela batetik bestera,

baina ez zen atetik kabitzen.

Elkarri ezer esan barik,

armairuaren kristalezko ateak zabaldu

eta barruko erretiluak, platerak,

kopak, kikarak... ateratzen hasi ziren.

 

Hustu zutenean eta

ateak berriro itxi,

armairua arazo barik

pasatu ahal izan zuten.

Trapu banarekin

hautsa kendu zieten ontziei,

lehen zeuden bezala kokatzeko gero.