Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

SALINA, SIZILIA

 

Aurpegiko alboka alferrekoa edaten ari nintzaizun

Eneas galduta ibili zen hondartzetan.

«Lau erlijio barru martiriak izango gara» esan zenidan,

«batek daki zelango estilo ezezaguna jarraituz

egingo diren baselizak orduan».

 

Uretara salto egin eta begiak zabaldu nizkion gatzari

Eneas galduta ibili zen hondartzetan.

Itsaspeak irudimena harrotu zidanean

kolore haiek guztiak opatuz,

kirikinolatz oskol bi ekarri nizkizun,

berdea bat eta ezpain bustien kolorekoa bestea.

 

Han utzi genituen kirikinolatzak erretiratu ginenean,

bata bestearen gainean,

berdea bat eta ezpain bustien kolorekoa bestea.

 

Gaur ere han egongo dira,

beti egongo dira han, bertara itzuli eta apurtu ezik,

gure maitasun edo dena delako ahanzkor honen lekuko.