Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

EZTABAIDA BATEN ZATIA

 

Askotan ez daukagu zerikusirik.

Beraiek belearen beltza atsegin dute,

guk urkiaren zuria eta odolaren kutxa.

Baditugu gauzak amankomunean:

ahoko izarra eta

taupada batetik besterako tartean presarik hartzen ez duen

bihotzaren pazientzia.

Denok heltzen gaitu gauak ilajetik eta gorantz altxatu,

baina norberak bere zirrara dauka, bakarra, berea.

Denok gaude suaren bueltan bilduta,

tanta hori erortzea eragotziko lukeen hitza esan gabe.

 

Askotan ez daukagu zerikusirik

ezta gure artean ere.

Belearen beltza, urkiaren zuria, odolaren kutxa...

hau balioestean garrantzia kentzen diogu hari.

Esadazue zer pentsatzen duzuen

elkar hartu eta bat egin beharraz,

errazago itxi gaitzaten kaiolan.