Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

ISTRIPUA

 

Petroliozko piruleta bat miazkatu eta miazkatu,

heriotza isil hura bukatu egin zen.

Bizitza izan zen orduan,

gorputzik behar ez duen bizitza,

kotxeko motorra tripetan sartzean sentitu zuena.

 

Orreaga esan ohi da,

zeharka jarritako egurrak askatu eta

harri piloak amiltzen hasi zirenean;

Waterloo esan ohi da,

Highlandetako soldaduak pibrocha jotzen

metrailaren suak inguraturik.

Orreaga edo Waterloo esan ohi da,

baina otu zaio

kaminoko errebueltaren ostean datorren

landa berdean odoletan etzanda

—eguzkia orrien artean igeri—

lurrera eroritako ezkur berde batek ere

antzeko burrunba ateratzen duela.