Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

BALKOITIK BEGIRA

 

Pentsatu duzu kontu garrantzitsuez?,

ze hizkuntzatan esango dizuten agur?

Elkarren aurka borrokan ari da jendea,

betiko etsaien antzera egiten dute larrutan,

batak bestea itotzeko kordatzen dituzte gorputzak.

 

Helikopteroek estaltzen dute errekaren marmarra,

baina adi entzuten baduzu ez dira helikopteroak,

zeure arbaso guztiak baino, euli izurrite handi bihurturik

zerua zeharkatzen dutenak

zure ahoaren bila.