Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
1998, poesia
 

 

URRUNDU

 

Ez esan ez denik hiri ederra,

batez ere gaur,

bere burua zuritzeko astiro eta epel

gautzen duen eguna

ibaia gurutzatzen duten zubien

sorbaldetan

lokartzen delarik.

 

Ostatu honetan ateratzen dute ezpatarraina ondoen,

ez delako gauza bera prestatzea edo patxadaz prestatzea.

Oker egindako zerbaitegatik zoriontzen zaituztenean

geratzen zaizun janondoko gazi-gozoa

utzi behar du, antza, ezpatarrainak.

Agurea eta Itsasoan bezala, berdin.

Eta mahaiaren punta batetik zerbitzaria dagoen txokora

laster kontua izango den keinu bat doa hegaz.

 

Bost minutu geroago,

errepidean,

uraren marmarra

motorraren hotsarekin nahasten da.

 

Autoa leun doa asfaltozko alfonbra gainetik, ortozik.

Ilargiak burdindenda bihurtu du ibaia.

Geratu eta aurpegiko goroldioa garbitu du bertan;

urak izen bat lehortzen du orain,

gorritu egin zaizkio ezpainak

adreilu zatiak errekan

gorritzen diren antzera piztuz.