
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Espe Lopez
HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI
La flor y Renata, Harkaitz Cano
Hitzostea, Odei Barroso
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzaurrea, Espe Lopez
HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI
La flor y Renata, Harkaitz Cano
Hitzostea, Odei Barroso
14. FAMILIA
(kazetaria sartzen da.)
kazetaria: Renata… O! Renatata, Rerenatata. Renatak gizartean sortu zuena izan zen, demasa mahaspasa!!! Dindonismoaren azken hatsaren ostean ez ginen etxean geratu. Batzuek pilulak hartzen jarraitzen zuten, jakina, baina egun horretan zerbait piztu zitzaigun barruan eta ezin izan genuen geratu. Eta galderak egiten hasi gara: ze gizarte mota eraiki nahi dugu? Nola egin aurrera? Nor naiz ni? Nor zara zu? Eta galdera garrantzitsuena, non da Renata?
(Badoa. arantxita sartzen da txakurrentzat erabili ohi den lepoko konoa jantzita.)
arantxita: Renata, Renata…
(ama sartzen da, atzetik aita.)
ama: Renata desagertuta dago… Norbaitek Renata ikusi badu, mesedez, jar dadila gurekin harremanetan. Etxean berak utzitako hutsunea sentitzen ari gara. Ezta, Arantxita?
arantxita: Bai…
aita: Lehen egiten zituen eta esaten zituen gauzak ez genituen ulertzen, eta orain… orain ere ez.
ama: Ni berak irakurtzen zituen liburuak irakurtzen hasi naiz eta, nire harridurarako, ez daude horren gaizki. Irakurraldi bat antolatu dugu.
aita: Zauden tokian zaudela, Renata, jakin oso harro gaudela zutaz… ezta, Arantxita?
arantxita: Oso.
ama: Gogoan zaitugu egunero, Renata.
(ama negar batean hasten da. Pilula bat hartzen du.)
aita: Ez, ama.
(Pilula lurrera botatzen du.)
aita: Egin negar lasai.
(amak negarrez jarraitzen du.)
aita: Goazen etxera…
(ama eta aita badoaz. arantxita geratzen da.)
arantxita: Renata? Renata?
(arantxita badoa.)